Hasteko, esan beharra dago Espainiako hezkuntza sistemak denboran zehar etengabeko aldaketak izan dituela, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragin izan duelako. Indarrean zegoen ideologia politikoaren arabera aldaketak norabide bat edo beste bat hartzen zuten.
Azken 200 urteetan hezkuntzaren arloan emandako aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSE rekin eta azkenik, LOE erreforma 2006 an. Jarraian erreforma bakoitzeko ezaugarri nagusienak aipatuko ditugu.
Azken 200 urteetan hezkuntzaren arloan emandako aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSE rekin eta azkenik, LOE erreforma 2006 an. Jarraian erreforma bakoitzeko ezaugarri nagusienak aipatuko ditugu.
Hasteko, 1857ko Erreforma Liberala. “Moyano legea” ere izena zuena, iegin diren erreformetan indarrean denbora gehiena izan da, mende oso bat iraun zuen eta hezkuntza sistemari oreka ematea lortu zuen. Hezkuntzaren antolamendu guztia elizaren eskuetan zegoen eta soilik gizartearen zati bati eskainita zegoen. Aldaketa honekin, hezkuntza sistema 3 mailatan banatuta egotera pasatu zen: LH, DBH eta Goi mailako Hezkuntza eta gizartearen beharrak asetzeko hezkuntza diseinatu zen: publikoa, berdintasunaren alde eta dohainikakoa. Lege honek izandako arazorik handiena: estratifikazio soziala eragin zuela, arazo hau ondorengo erreformekin konpondu zen.
Ondoren, 1990. urtean eman zen Hezkuntza Erreforma daukagu, LOGSE. Lege honen ezarpenean zegoen egoerari erreparatuz, gizarte eta hezkuntza arloetan desberdintasun nabarmenak agerian zuedela esan genezake; gizarte aldaketa hau zela medio, hezkuntzan aldaketa baten beharra ikusi egin zen.
Erreforma honek hainbat lorpen bultzatu zituen: hezkuntza mixtoa (mutil eta neskak), derrigorrezko eta dohainiko hezkuntza 16 urte arte luzatu zuen eta titulu ofizial bat eskaini. Dena den, honen helburua zen neska-mutil guztiak ikastetxeetan izena emanda egotea zen. Lorpenez gain porrota batzuk ere izan zituen lege honek; hala nola, arauen arloan arazoak sortu ziren, HHri arreta gutxi jarri zioten eta prestakuntza profesionalean gainbeherak eman ziren.
Amaitzeko, 2006ko LOE daukagu, hezkuntza arloan sortu diren hainbat legeetatik bizirik dirauenetako bat. LOEk aldarrikatu nahi duena da: Hezkuntza sistemari egonkortasuna ematea, ordena eta argitasuna jartzea eta printzipio batzuk jarriz soluzio berriak gehitu ahal izatea hezkuntzan dauden arazoak konpontzeko.
Lege hau Hezkuntzaren arazorik handienari konponbidea ematea, Hezkuntzan kalitaterik onena lortzea eta guztiontzat bidezkoa izatea espero da baina denborak esango digu iguripen guzti hauek lortzeko kapaza izango den ala ez.
Era berean, beste gelakide batzuk erreformen inguruko aurkezpen bat egin ziguten. Lerro hauetan hitzaldi horren laburpena adierazten saiatuko gara.
Erreforma, Estatuaren agintean partidu politiko ezberdinak jartzean, hezkuntzan gauza batzuk aldatzen dituzte, aldaketa hauek curriculumean eragina izan dezakete. Hauek ez dute beti eragin ona hezkuntzan eta aldaketa sakonak ematen direnean “kontraerreforma deritzo” Adibide batzuk: LOGSE, LOCE, LOE eta gaur egun eman den LOMCE dira.
Erreformak, indarrean dauden partido politikoak, gizartea euren ideologia partekatzeko erabiltzen dituzten tresnak dira, azken finean denok dakigun bezala, gizartea aldatzeko hezkuntzatik hasi behar da.
Jarraian erreforma porrotak aipatu zituzten. Gai honetan eman zituzten adibideetako batzuk ondorengoak izan ziren: Irakaskuntzaren konpromesua eta prestakuntza, ezartze arazoak (Teorikoki erreforma guztiak izugarriak dirudite, baina, beren aplikazioak ez dira egokiak), diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako, erreforma hezitzaileen bakardadea, etab.
Amaitzeko, konklusio bat atera egin zuten, erreformarik gabeko etorkizuna; hain zuzen ere, hau da, ez zaio eman behar hainbesteko garrantzia hezkuntza erreformei, baizik eta hezkuntza berari, ikasgelatan erabiltzen diren irakaskuntza metodoei, ikasleen egoera bakoitzari... Benetan garrantzitsuak diren gauzei erreparatzen diotenean, lortuko duten hezkuntza izugarri eraginkorra eta erakargarria izango da.
Azkenengo hitzaldia, konstruktibismoaren eta ikaskuntza moten inguruan izan zen.
Azlpenak konstruktibismoarekin hasi ziren, definizioa aipatu zuten, honakoa: ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz.
Ondoren, lau ikaskuntza mota azaldu zizkiguten: Harrera errepikakorra, harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta aurkikuntza esanguratsua.
Lehenengoan, ikasleak jarrera pasibo bat hartzen du, emandako kontzeptuak buruz ikasiz. Gainera umeak aurre ezagutzarik izan gabe egiten da, bere ezagutzekin harremanik egin gabe.
Bigarrenean, aurretiko ideiak kontuan izanda eskema berriak eraikitzen dira. Bertan, ez da kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako ikaskuntza, azkenengo emaitza da bakarrik kontuan hartzen dena.
Hirugarrengoan, subjektuak paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko.
Azkenengoan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Honen aurretiko ezagutza oso garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria eta irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.
Bigarrenean, aurretiko ideiak kontuan izanda eskema berriak eraikitzen dira. Bertan, ez da kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako ikaskuntza, azkenengo emaitza da bakarrik kontuan hartzen dena.
Hirugarrengoan, subjektuak paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko.
Azkenengoan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Honen aurretiko ezagutza oso garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria eta irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.
Azalpenaren ostean, talde txikitan jarri ginen eta kontzeptu bakoitza egoera batera plazaratu genuen antzerki baten bitartez argi geratzeko helburuarekin.
Beste gelakide batzuk hezkuntza berrikuntzen inguruan egin zuten beste aurkezpen bat. Gai honen inguruan Carlos Magro-k dituen hainbat ideia esan zizkiguten. Esandako batzuk ondorego hauek izan ziren:
- Hezkuntza sistemek erreformaren beharra daukate ez baitute eragin positiborik.
- Sistema hau berritu behar da gizartearen eraldaketa azkarra eta bortitza dela eta; informazio asko daukagu baina ezagutza falta zaigu.
- Gaur egungo eskoletan berrikuntza pedagogikoa beharrezkoa dela, eta ez bakarrik teknologikoa gaur egun gertatzen den bezala.
- Sistema aldaketa, eraldaketa pedagogikoa, teknologikoa eta kulturala ematen denean etorriko da.
- Erreforma ezin da eskolaren errealitateari bizkarra emanez sortu.
- Aldaketa eskolan sortu eta honen onurako sortu behar da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario