jueves, 29 de junio de 2017

Jose Moya - Konpetentziak

Lan honetan, irakasleak proposaturiko galdera batzuei erantzuten saiatuko gara. Horretarako Jose Moyaren bideoa bat ikusi dugu erantzunak ahalik eta zehatzenak izan daitezen. Jose Moya, hezkuntzaren zientzian oso famatua eta aditua den pertsonaia da.



1.- Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.


  • José Moyak dio, konpetente izango dela, bere jakintza eta errekurtsoak egoki erabiltzen dituena eta horretan saiatzen dena. Berarentzat, konpetentziak, ezagutza, jakintza multzoa dira. Orduan, asko jakiteak ez du esan nahi konpetenteago izango denik.

  • Heziberrik hau esaten du, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko, egoera personal, sozialean eta akademikoan egitea da.

  • DeSeCo txostenak (2005) hurrengoa dio, konpetentzia ezagutzen eta trebetasunen multzo bat vaina gehiago da. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan.

  • Europako Erkidegoen Batzordeak (2006), persona guztiek behar dituztenak, garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktiboak izateko, gizartearatzeko eta lana lortzeko. Gazteek konpetentzien giltzarrian, behar bezain beste garatuta izan behar dituzte, helduarorako prest egon daitezen, eta hauek etengabe mantendu, garatu eta eguneratu behar dituzte, ikaskuntza esparrua etengabea izan dadin.



2.- José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?


  • 4 ikaskuntza mota ezberdin hartzen ditu aintzat José Moyak: Competencias, conducta, capacidad eta comportamiento.

  • 1970 (Ley General de Educación) Conducta, 1990 (LOGSE) Capacidad y Comportamiento , 2007 (LOE) Competencias.



3.- Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. 


  • Nire ustetan, guztiz kontrakoa gertatzen da. Denok dakigun bezala, azterketa bat proposatzen da DBH-tik Batxilergora egitera joan ahal izateko. Hor zer gertatzen da? Batzuk aprobatuko dutela eta Batxilergoa egitera joango direla eta beste batzuk azterketa suspenditu eta ezin izango dutela Batxilergoa egitera joan. Beraz, esan dezakegu aukeraketa moduko bat egiten dela. Hau da, dakitenak edo ikasteko balio dutenak aurera jarraituko dutela eta besteak, ikasteko balio ez dutenak adibidez, bidean geratuko direla.



4.- Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.


  • José Moyaren ustetan, informazioa edukitzea nahietaezkoa da eta gainera iturri egoki batzuetatik lortu beharra dago informazioa konpetentzien ebaluazioa egin ahal izateko. Bestalde, irizpide jakin batzuk jarraitu behar dira.

  • Informazio iturri egokienari dagokionez, zein zailtasun izan dituen, zeintzuk gainditu diren... eta horrelako puntu jakin batzuk azaldu behar dira.

  • Heziberriren kasuan, hau hiru etapa ezberdinetan banatzen da: Hasierako, bitartekoa eta amaierakoa.


















No hay comentarios:

Publicar un comentario