jueves, 29 de junio de 2017

Kultura Bisuala

Hurrengo lan honetan, argazkien arteko konparaketa bat izango dugu aztergai. Lan honen helburua, kontrako esanahia duten bi argazkien arteko lan bat egitea da. Lehenik batak esan nahi dueña adieraziz eta defendatuz eta ondoren bigarrenak esan nahi duena adieraziz. Bien arteko konparaketa bat eginez lortuko duguna hurrengoa izango da: persona bakoitzaren pentsamenduak adieraztea eta nolabaiteko solasaldi bat gertatzea ikaskideen artean.

Nik aukeratu dudan lehenengo argazkia hurrengoa da:


Resultado de imagen de niños en clase con ordenadores

Argazki honekin adierazi nahi dudana, gaur egungo teknologia berriek umeetan duten eragina gero eta handiagoa dela da. Alde onak eta txarrak ditu gauza guztiak bezala baina aipatzeakoa eta nabarmentzekoa da, nola umeek zeinen errez murgiltzen diren mundo horretara. Txiki txikitatik umeak material berri hauek maneiatzen ikasten dute eta oso abilak dira. Etxetan hasten dira horrelako ekintzak ikasten eta eskola joaten direnean, gutxi batzuek soilik dituzte arazoak teknlogia berri hauek praktikatzerakoan. Bestaldetik, naturarekin praktikan jartzen ditugunean ez dira hain abilak eta nahiago dute etxean geratu bideojokoetan jokatzen edota telebista ikusten eta hori oso esanguratsua dela esan genezake. Gainera urteak pasatzen doazen heinean, arazo hau goruntz doa.

Aukeratutako bigarren argazkia hurrengo hau da:


Resultado de imagen de niños jugando en el parque

Argazki hau, nire txikitako oroitzapenekin lotzen dut. Garai haietan egun guztia jolasean pasatzen genuen bai eskolan eta bai kalean. Gaur egungo egoerarekin alderatzen badugu guztiz kontrakoa dela esan genezake. Lehen aipatu dudan bezala, egun osoa etxetik kanpo pasatzen genuen eta naturarekin kontaktuan geunden etengabe. Lagun asko egiten genituen eta eskolan egoten ginen lagunen arteko harremana gehiago egonkortzen zen. Nire ustez, gaur egungo umeek ez dute esentzia hori jaso eta beste umeekin harremanetan jartzeko eta lagun berriak egiteko arazo gehiago dituzte. Gainera, gaur egun dauden interneteko aplikazio berri horiekin pertsonekin harremanetan jartzeko erraztasun ugari dituzte eta hori baliatzen dute beste pertsonekin kontaktuan jartzeko.


Amaitzeko, aipatzeko da gelakide guztiek adibide ia berberak erabili ditugula denek eta erabat ados geuden gure gelakideekin bakoitzak azaldu duen argazkiak azaltzerako orduan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario