jueves, 29 de junio de 2017

Txikitako oroitzapenak

Didaktika orokorreko lehen lan honetan, gure txikitako oroitzapenak hezkuntzarekin lotu behar genituen. Horretarako, bakoitzak gelara 10 argazki ezberdin inguru  eraman behar zituen eta talde txikitan komentatu bakoitzaren argazkia. Hau egin ondoren, bloggera igo beharra dago bakoitzaren argazki horien lana eta argazki bakoitzean komentario bat jarri hezkuntzarekin zerikusia izan duena.

Hasteko, argazki hau aukeratu dut, zeren eta hau da lehen hezkuntzara pasatu gineneko ikasgela. Haur hezkuntzatik batera egon ginen denok beraz, hauexek dira nire lagunak eta nire kuadrilakoak. Ikasgea hau 1 eta 2 mailetan izan genuen, ondoren banandu egin gintuzten baina hor sortu zen harremana oraindik mantentzen dugu. Pausu garrantzitsu bat izan zen guretzat haur hezkuntzatik lehen hezkuntzara pasatzea.



Aukeratu dudan hurrengo argazkia, eskola kirolean hasi ginen garaikoa da. Hau izan zen, eskola kirolean jokatu genuen lehen partida. Argi dago, eskolak beste baliabide asko eskaintzen dituela eta horra hor baliabide garrantzitsu bat. Esan beharra daukat, txikitatik oso kirolzalea izan naizela eta betidanik gustatu zaitela kirol guztiak praktikatzea. Grin hori, eskola piztu zidan, bertan kirol guztiak praktikatzen genituelako.




Beste argazki garrantzitsu bat, hauxe da. Eskolaz kanpoko ekintzak ere burutzen nituen. Txikitatik ibili naiz pilotan jokatzen familian tradizio handia egon delako betidanik pilotan jokatzeko. Argazki honetan ikusten da nola nire lagunekin pilota partida bat jokatu ondoren eman zizkiguten kopa eta medailak. 5-6 urterekin hasi nintzen pilotan jokatzen eta gaur egun ere oraindik praktikatzen dut nahiz eta lagun guztiak futbolean, saskibaloiean edo eskubaloiean ibiltzen hasi ziren nik pilotan jarraitu nuen jokatzen.




Laugarren argazki hau, eskolarekin egin genuen irteera batekin lotuta dago. Maiz egiten genituen irteerak, txangoak mendira, antzerkiak ikustera, zinera... Beraz, esan dezakegu momentu hau aisialdiarekin lotu dezakegula. Oso ondo pasatzen genuen lagunen artean, denbora osoan jolasean genbiltzan eta etxera oso nekaturik iristen ginen.





Ondorengo irudi honek, eskolak eskaintzen zituen beste baliabide batekin lotuta zegoen. Baliabide hau, bertsolaritza zen. Niri ez zitzaidan asko gustatzen, jendearen aurrean abesteak lotsa ematen didalako. Beraz, esan dezaket irudi honek ez dizkidala oso momentu onak gogorarazten aurrekoak bezalaxe. Baina, txikitatik ikasi dut ez ditudala beti gustoko ditudan gauzak egin behar bakarrik.



Beste argazki garrantzitsu bat hurrengoa da. Argazki honetan, eskolako iñauteriak ospatzen gaude. Urtero iñauteriak osptazen dira eskolan eta urtero gai ezberdin bat antzezten genuen. Kulturartekotasunarekin lotu dezakehu argazki hau, zeren eta beste kulturetako dantzak egiten genituen eta beste kulteretako jantziak janzten genituen gure gurasoen aurrean antzezteko.




Argazki hau, udako oporrekin loturik dago. Bertan nire aita eta lagunekin nago Donostiko bizikleta  klasikoa noiz pasako den itxaroten. Horrelako ekintzak eta jarduerak egiten genituen familia eta lagunen artean, lehen aipatu bezala beti ere kirolarekin loturiko jarduerak izaten ziren. Beraz, eskolara bueltatzeko gogo gutxi izaten nituen.





Amaitzeko azkenengo argazki honek, 6.mailatik DBH-ra pasatzeko momentua iritsi zen egunekoa da. 6 urte ondoren eskolaz aldatu behar genuen eta institura joan derrigorrezko bigarren hezkuntza bat jasotzera. Konturtazen zara denbora oso bizkor pasatzen dela eta geroz eta helduagoa zarela. Horrek bere alde onak eta bere alde txarrak zituen eta pixkanaka pixkana horretaz konturatzen joaten ziren. Esan beharra daukat oso ondo pasatu nuela Lehen Hezkuntzan eta pena handia eman zidala eskolaz aldatzea.











'

No hay comentarios:

Publicar un comentario