jueves, 29 de junio de 2017

Blog-aren laburpena

Ikasturte berri hau amaitzear dago, lan asko egin ditugu Didaktika Orokorreko ikasgaian. Gauza berri asko ikasi ditugu, ezagutza berriak aztertu, metodología berriak, zaharrak, heziberri 2020... Orokorrean Curriculumaren ingurukko lanak izan dira gehienbat. Jarraian eginiko lanen laburpentxo bat egingo dut horrela atal bakoitza edo zeregin bakoitza errazago bilatu ahal izateko.

Lehendabizi egin genuen lana, curriculuma aztertzea izan zen. Bertan Heziberri 2020 hezkuntza curriculumaren inguruko lantxo bat agin dizun Aingeruk. Bertan Ikasi eta Ebaluaturen inguruko gogeta bat egin genuen Heziberri 2020-ak proposatzen duenaren inguruan.

Bigarrengo lana, gure txikitako bizipenak azaltzea izan zen. Eskolarekin, ikaskuntzarekin  zerikusia zuten gauzak azaldu behar ziren gehienbat. Lan hau izan da gehien gustatu zaidana. Oroitzapen berriak ekarri dizkit burura ahaztuak nituenak eta ondo pasatu dut lan hau egiten.

Hurrengo sarrera, konpetentzien ingurukoa izan da. Jose Moyak emandako hitzaldi baten azterketa egin genuen eta Aingeruk proposaturiko galderen erantzunak azaltzen dira bertan.

Hau egin ondoren, curriculumarekin lanean hasi gara, eta helburua curriculumaren zehaztapen mailak azaltzea izan da. 4 konpetentzia maila ezberdin azaldu behar genituen hemen.

Ondoren, kultura visualaren lanketa orokor bat egin genuen, ikaskuntzan enfokaturik. Hainbat ekintza ezberdin egin genituen, hala nola, gure unibertsitateko cultura visuala aztertu. Horretarako argazkiak ateratzera joan ginen unibertsitatearen ingurutik. Lan honetan, kontraste moduko bat landu genuen munduko herrialde ezberdinetan ematen den irakaskuntzaren ingurukoa.

Amaitzen joateko, kartografia bat egin genuan taldeka. Kartografia horren helburua, metodología aktiboaren inguruko gogoeta bat egitea ze. Taldeka landu genuen, bakoitzak berea egin zuen eta ondoren klase guztiari azalpena eman behar genion.

Beste lan bat egin genuena hurrengoa izan zen, hezkuntzan eman diren berrikuntzak aztertzea izan zen. Talde bakoitzak lanketa bat egin behar zuen eta gure taldeari suertatutako gaia, hezkuntzan azken 200 urteotan eman diren aldaketak azaltzea izan zen. Oso interesgarria eta asko ikasi nuen lanketa honetan.

Azken aurreko sarreran, ebaluazioa zer den aztertu dugu. Testu bat irakurri ondoren, galdera batzuei erantzuna eman behar genien. Oso interesgarria deritzot gai honi eta ez zaio eman behar zaion adina kasu egiten. Gainera lauhileko honetan asko hitz egin dugun Didaktika Orokorreko ikasgaian gai honetaz.

Amaitzeko azken hilabete honetan, unitate didaktiko bat landu behar izan dugu. Taldeka Bildu ondoren bakoitzak nahi zuen gaia landu behar zuen bertan. Gure taldeak hautatutako gaia kirola eta osasunaren inguruan dijoa. Oso lan interesgarria iruditu zaigu taldekide denei.

Azkenik, esan beharra daukat ez nuela inoiz Blog-arekin lana egin eta esperientzia berria izan dela eta oso gomendagarria dela uste dut. Gaur egun, teknologia berrien erabilpena aprobetxatu beharra daukagu eta.

Unitate Didaktikoa

  1. IZENBURUA
KIROLA ETA OSASUNA

  1. SARRERA

Ikasturtea amaitzear dago eta bukaera emateko, azkenengo lanak burutu behar ditugu. Kasu honetan didaktika orokorraren ikasgaia dugu aztergai. Egin beharreko lanean, unitate didaktiko bat diseinatu behar dugu. Hau da irakasle edo tutoreen jantzitan sartu behar gara eta gure ikasleengan antzematen dugun “ gabezi “edo “ eragozpen “ aztertu eta horreri irtenbide bat eman.
Erronka polit eta berezi baten aurrean gaudela uste dugu, egunerokotasunetik at dagoen ekintza bateri hasiera emango diogulako eta jarduera mota hauek egiterakoan, irakasle batek egoera erreal batean aurkituko dituen trabak eta betebehar izango ditugulako. Hauek aurrera eramateko gai izatekotan, aurretik klasean azaldutako eduki askoren barneraketa egin dugula esango du.
Ahaztu ezin dugun beste eragile nagusi bat, bakoitzak bizi izandako esperientziak eta bizi duen errealitateak eragin handia izango duela, gauzak modu batean edo bestean egiteko garaian eta esku - hartzeko teknikak aukeratzeko garaian.


Gaur egungo umeen sedentarismo maila gero eta altuagoa da, umeek gero eta kirol gutxiago egiten dute eta hori aztertu behar dute. Haien gurasoekin, aiton amonekin elkarrizketen bidez haien ohiturak, txikitako jolasak… Aztertu beharko dituzte eta kirol ohiturak denboraren poderioz zein motatako aldaketa izan dituzten, teknologiaren agerpenaren ondorioz, zein izan den teknologiaren eragina, kirol ohituretan, nola gailu batzuek euren bizitzetan finkatuta zeuden ohiturak eta egitekoak goitik behera aldatu dituen.

    1. Testuingurua:
Jakina den moduan, XXI.mendean teknologien aurrerakuntza nabaria izan da. Hezkuntzaren alorrean teknologiari garrantzia asko ematen diete azken urte hauetan, esate baterako IKT-ak.
Teknologia paper garrantzitsua duen arren,umeengan sedentarismo maila areagotzearen hainbat arrazoi gehiago antzeman ditugu, adibidez, ikastetxeetan elikaduraren inguruan egiten den lan eza, jaten duguna garela diote  eta aitorpen hau egia dela esan genezake. Gure esperientzian oinarrituz, elikaduraren inguruan ez dugu jaso hezkuntza berezirik edo esanguratsurik ikasitako ikastetxeetan. Horren inguruan lanketa espezifiko bat egitea ondo deritzogu, gaur egungo gizartean elikadura zaintzen edo kontuan hartzen ez den gaia delako. Eta guretzat umeen hazkuntza egokirako berebiziko garrantzia du elikadura osasuntsua izatea.
Teknologiaren garapena oso nabaria egin den beste esparru              batean, familietan izan da. Askotan ikusten dugu, umeak telefono mugikorrekin, tablet-ekin… Tresna hauek gure bizitza errazteko, ikaskuntza esanguratsuagoa izateko… Egokiak eta aproposak direla uste dugu, baina tresna hauek erabiltzean ez digute erakusten eta horren isla da, tresna hauen erabilpen txarra.
Kontrako erabilpena dela eta, umeetan sortzen duen adikzioa itzela izaten da eta honen ondorioz, umeen sedentarismo maila gora egiten ari da. Azken batean, honen eraginez obesitate maila gero eta altuagoa izaten ari da Euskal Herrian.
Objektu hauek, etorkizuneko belaunaldietan eragin positiboak izateko eta kirol eta elikadura ohiturak orain dela urte batzuk bezain onak izateko, umeen aiton - amonei, gurasoei, hurbileko pertsonei eurak txikitan zituzten ohiturak eta horrelakoak galdetu beharko dizkiete, umeenak hobetzeko.

    1. Arazoa:
Umeen sedentarismo maila oso handia da, horren ondorioz Euskal Herrian umeen artean obesitate maila geroz eta handiagoa izaten da. Hau ahalbidetzen dituzten faktoreen artean, teknologia berrien agerpena, elikadura ohituren kalitate eskasa eta beste batzuk daude.
Faktore hauek aztertu beharko dira, eragozpen hauei irtenbide bat emateko eta etorkizuneko belaunaldiak berriro bizi estilo osasuntsua izateko laguntza eskaini.
Zertan aldatu behar da ikastetxeen, gurasoen eta gizartea osatzen dituzten beste partaideen papera umeen etorkizuna osasuntsua izan dadin???
Zeintzuk uste duzue direla Euskal Herriko umeen artean obesitatea eta sedentarismoa areagotzearen arrazoiak? Zer egin ahal da hori aldatzeko?

    1. Xedea:
Umeek proposatutako jardueren bidez, haien arbasoen kirol, elikadura… Ohiturak jakitea. Gaur egunekoekin alderatu, hausnarketa bultzatzea eta bizi estilo osasuntsua sustatzeko eta bermatzeko herramintak eta teknikak eskeintzea.
    1. Ataza:
Ikasle bakoitzak euren etxeetan, dituzten elikadura ohiturak, kirol ohiturak, teknologia erabiltzeko ohiturak… Aztertu beharko dituzte, elkarrizketak eginez, barne hausnarketak eginez… Obesitate maila hain altua izatearen zergatiak bilatze eta horiei irtenbideak bilatzea, familikiadeei, lagunei, auzokideei… galderak, elkarrizketak egitea, haien esperientzietatik habiatuta, irtenbideak lortzeko.

Oraingo honetan, gure unitate didaktikoak lantzen dituen konpetentziei arreta jarriko diegu. Denok dakigunez, bi konpetentzia mota daude, alde batetik zeharkako konpetentziak eta beste aldetik diziplina - konpetentziak.
Urrats honetan bi motetik lantzen diren konpetentzien bilketa eta azalpena egingo dugu. Lehendabizi bakoitzaren definizioa ematea egokia dela uste dugu:
  • Oinarrizko zehar-konpetentziak: bizitzako esparru eta egoera guztietan –esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan– arazo egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, bai diziplina arlo guztietako egoeretan, bai eguneroko bizitzako egoeretan. Arlo edo ikasgai guztietan orotara egindako lanaren bidez sustatu eta indartu behar dira zehar konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen dira.

  • Diziplina arteko konpetentziak: bizitzako esparru eta egoeretan –esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan– arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, eta, haietan, diziplina-arloren bateko berariazko baliabideak erabiltzen dira. Diziplina barneko konpetentziek diziplina-matrize bat dute oinarri, eta arloen berezko arazo-egoeren bitartez eskuratzen dira; halere, badute transferentzia-gaitasunik eta funtzio anitzekoak dira, diziplina-arlo batekin edo batzuekin lotutako arazo-egoerak konpontzeko balia baitaitezke.
Definizioa egin ondoren, egindako unitate didaktikoan antzen diren konpetentzien laburpena eta azalpena egingo dugu.
Unitate didaktikoan lantzen diren zeharkako - konpetentziak hurrengoak dira:
  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia: Norberaren ikaskuntzaz autonomiaz antolatzeko gai izatea izango litzateke konpetentzia honen helburua. Helburu hau lortzeko irakasleak hainbat eratako tresnak eta erremintak eskainiko die ikasleei.
Haintzat hartuta diseinatutako unitatea eta bertan egongo diren jarduerak, esan dezakegu, konpetentzia hau hainbat bidez landuko dela, elkarrizketen bidez ( elkarrizketetan informazio ugari trasmititzen da eta ikasleak jakin beharko du zein informazio erabilgarria izan daiteke edo ez ), ikasgelan egindako eztabaidak, bere kabuz egindako lanaren aurkezpena egitea… Azken finean jarduera hauek ikasleen autonomia sustatzea dute helburu, pixkana pixkanaka ikasleak euren hezkuntzaren jabe sentitzea eta horretan arduraz jardutea.
  • Elkarbizitzarako konpetentzia: bere izenburua ondo esaten duen bezala eta ikasgela batean beste pertsona askorekin harremanak dauden heinean, horiekin ondo izatea eta errespetuz jokatzea ezinbestekoa da. Besteon iritziak errespetatzen, entzuten eta kontuan hartzen jakin behar dugu, inor ez delako inor baino gehiago eta hau askotan oso zaila da kontuan hartzea.
Konpetentzia hau lantzeko, ekintza ugari daude, hala nola, antzezpenak egitea, rolen trukaketa, oso famatuena eta modan dagoen role playing-a. Gure unitatean elkarbizitza lantzeko, jarduera fisiko batzuk proposatu egin ditugu, horietan elkarlana eta elkarbizitza oso garrantzitsuak dira jardueretan aurrera egiteko.
  • Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia: konpetentzia hau oso ezaugarri erakargarria da edozein pertsonarentzat. Espiritu ekintzailea izatea gure ustez, gaur egungo gizartean beharrezkoa den ezaugarria da eta gaur egungo hezkuntza metodoekin lantzen ez den konpetentzia dela ute dugu.
Gure unitate didaktikoan zehar ikusiko dituzue hainbat jarduera non ezaugarri hau lantzen den, adibidez dieta baten eraketa, horretarako ikasleak euren jakintzatan oinarritu beharko dira eta euren ideien artean bat edo beste aukeratu beharko dute. Horrela gutxinaka gutxinaka euren erabaki propioak hartuko dituzte eta izaera ekintzailea sortuko dute.

Zeharkako konpetentziekin amaituta, diziplinazko konpetentziekin hasiko gara. Zazpi dira diziplinazko konpetentziak baina guk gure unitate didaktikoaren zehar lantzen direnetan zentratuko gara.
  • Zientziarako konpetentzia:  lehendabizi zertan datzan konpetentzia azaltzen saiatuko gara, zientziaren jakintza eta metodologia modu koherente, bidezko eta zuzen batez erabiltzea testuinguru esanguratsuetan sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko, eta aplikazio zientifiko eta teknologiko nagusiak erabiltzeko.
Konpetentzia hau lehen esan dugun bezala ikasleak elikadura piramide bat eta aste osoko dieta bat egin beharko dutenez, elikagaien mantenugaien inguruan jakintzak izan behar dituzte, aste osoko dieta hura ahalik eta orekatuena izateko. Ez da aipatu behar irakaslearen laguntza momentu oro izango dutela, euren lanak aurrera eramateko garaian.

  • Konpetentzia motorra: laburbilduz konpetentzia honen definizioa hurrengoa izango litzateke, autonomiaz, izaera kritikoz, sormenez eta adierazkortasunez lantzea norberaren, gainerako pertsonen eta ingurune fisiko eta kulturalaren jardun-eremu motorreko egoerak, eta jokabide motorra lantzen laguntzen duten jakintzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea eta kirola bizi estilotzat kontuan hartzea, bizitza osasuntsua sustatzeko eta bermatzeko.
Unitate didaktikoaren jarduera batean eta jardueren amaiera izango dena, kirol eguna izango da honetan umeen konpetentzia motorra landuko da. Honen helburua, kirola bizi estilotzat hartzeaz aparte, ikasle bkoitzak bere gorputza ezagutzea eta dituen mugak zeintzuk diren jakitea eta horiek ahal izatekotan igarotzea. Kirola bizi osasuntsuaren ezaugarrietako bat delako uste dugu edozein unitate didaktikoan agertu behar dela, guk kirolarekin harreman estua dugulako batez ere.

  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia: konpetentzia honen definizioa hurrengoa da; hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza aniztasuna errespetatuz komunikatzeko.
Unitate didaktiko hau aurrera eramateko proposatuko ditugun jardueretan eta burutu beharreko aurkezpenean konpetentzia hau era egokian landuko dela deritzogu, hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia ikasle hauen hezkuntza etorkizuna baldintzatuko du, horregatik hainbat ekintza konpetentzia honen inguruan antolatu ditugu. Komunikazioan trebeak baldin ez bagara, gure ideiak besteoi transmititzeko zailtasunak izango ditugu eta besteon ideiak ulertzeko ere bai.

  • Konpetentzia sozial eta zibikoa: konpetentzia hau, pertsona bakoitzak gizarte osoaren zati bat dela ohartzean datza, norbanakoaren berezitasuna egiteaz aparte, mankomunitatean beste pertsona askorekin harremanak izan behar dituztela jakin behar dute. Gure ustez konpetentzia hau, gaur eguneko munduaren parte garela antzemateaz arduratzen da, gure eskubideak eta bete beharra zeintzuk diren ezagutuz eta besteonak momentu guztietan errespetatuz. Modu honetan gizarte baketsu eta “ justuagoa “ lortu dezagun.
Unitate didaktiko honetan, beste ikasleen iritziak kontuan hartzen eta besteon ideiak errespetatzen lanketa espezifikoa egiten da. Jarduera baten bereziki, merendola egunean ikale guztien artean adostuko dutelako zeintzuk jakiak erosi eta zeintzuk ez, momentu horretan “ mikro - gizarte “ bat osatuko da eta haien parte direla jabetzeaz aparte, besteon partaidetza berebiziko garrantzia duela ulertuko dute.
Proiektu honen helburua, haurrei bizitza osasuntsu batek izan ditzakeen onurak erakustea da. Kirolaren eta elikadura orekatu baten bitartez, osasun maila egoki bat lortzeko aukera zabalagoak izango dituztela kontzientziatzea  garrantzitsua dela uste dugu. Era erakargarri baten bitartez bizitza mota honekin harremandu daitezen bilatzen dugu. Hala ere, gure asmoa ez da beste jaki kaltegarri batzuen kontsumoa guztiz alde batera utzi dezatela, baizik eta jateko beste era osasuntsuago eta era berean dibertigarriak ere badaudela erakustea.
Kirolari dagokionez, honek gorputzaren hainbat faktoretan izan ditzakeen eragin onuragarriak ezagutarazi nahi dizkiegu. Kirol ekintza neurtu baten ondorioz, gorputzak estetikatik at izan ditzazkeen hobetze fisikoak. Hala nola; gaixotasunak, hausturak, zauriak etab. sahiesteko  gorputza prestatuagoa egongo.
Beste aldetik, arlo guztietan beharrezkoak diren helburak landuko dira:
-Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.
-Informazio-iturrien eta informazioaren beraren egokitasuna ebaluatzea.
-Informazioa balioestea eta adieraztea(argudioak, azaltzea, arrazoiak eman…)
-Ideiak sortu, hautatu eta ondo azaltzea.
-Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.

5 .  EDUKIAK

GIZAKIA ETA OSASUNA
  • Giza gorputzaren atalak, nork bere gorputzaren kanpoko eta barneko morfologiaren berri izatea, aldaketak bizitzaren etapetan.
  • Nutrizioarekin lotutako bizi-prozesuak: digestioa eta arnasketa.
  • Osasuna eta erabakiak hartzea: irizpideak eta ondorioak.




KONTEPTUZKOA
  • Giza gorputza: gorputz atalak
  • Giza gorputzaren bizi funtzioak: ugalketa, erlazioa eta elikatzea.
  • Nutrizio-funtzioa : eraikuntza-materialak eta energia emateko.
  • Elikadura: elikagaiak behar ditugu.
  • Mantenugaiak : karbohidratoak, gantzak, proteinak, ura, bitaminak, gatz mineralak eta zuntza.
  • Elikagai-piramidea
  • Nutrizio funtzioan esku hartzen duten aparatuak: digestioa, arnasketa,, zirkulazioa eta iraizketa.
  • Dieta osasuntsua.
  • Ohitura osasungarriak: higienea, atsedena, aisialdia eta gorputza zaintzea.
  • Emozioen  eta sentimenduen garrantzia  zoriontsuak bizitzeko
  • Kirolaren garrantzia gure bizitzan: kirola egitea osasuntsu hazteko.
  • Banaka lana eta talde lana.

PROZEDURAZKOA
  • Elkarlanean lan egin.
  • Dieta orekatuaren printzipioi buruzko informazioa lortu, eskuratu, gorde eta berreskuratu.
  • Elikagaien etiketak behatu.
  • Eskuratutako informazioa antolatu.
  • Elikadura-ohiturekin lotutako erabakiak hartu.
  • Ohitura, kaltegarriak edo adikzioak identifikatu.

JARRERAZKOA
  • Ideiaren sormena, hautaketa eta azalpena.
  • Aisialdia ondo aztertu.
  • Esfortzu eta lan pertsonala, zereginetan jarrera aktibo eta arduratsua izanda, autokritikoki jokatuta eta nork bere gaitasunetan konfiantza izanda.
  • Bizimodu osasungarriak izatea. Organo eta aparatuak zaintzeari eta mantentzeari buruzko hausnarketa: higienea, elikadura orekatua, kirola egin...
  • Nortasun pertsonala.Nork bere burua ezagutzea eta maitatzea,Ekintza eta zereginak planifikatu eta egiteko autonomia


.

    1. Estrategia metodologikoa

Unitate didaktiko honen diseinua egiten hasi ginenean denok egon ginen ados gauza berdinean, umeek izan behar direla hezkuntza eta ikaskuntzaren oinarria eta ardatzak. Horregatik diseinatu ditugun jardueretan umeak dira eragile aktiboak, eurek egin behar dituzte egin beharreko guztiak. Ezin dugu ahaztu, irakasleak laguntzailearen papera egingo duela, galderak suertatzen direnean bera prest egongo da zalantza horiek argitzeko, gidari papera ere egingo duela ez dago esan beharrik, jarduera batzuetan dinamizatzaile papera egin beharko du umeek horiek aurrea eramateko lehenengo pauso hori oraindikan emateko gai ez direlako, dena den hezitzaileak ikusten badu bere presentzia edo esku hartzea nabaria ez dela izan behar aholkatzen diogu bigarren plan batean geratzea.

Gure unitate didaktikoan metodologia aktiboa erabiliko dugu lehen aipatutakoagaitik eta uste dugulako umeek autonomia eta independentzia lortzen dutela euren kabuz jarduerak egiten eta garrantzitsuena dena akatsak egiten benetan ikaskuntza esanguratsua izango da.


    1. Espazioaren antolaketa eta Denboraren antolaketa

Atal honetan hauxe aipatzen da: espazioak egokitu eta denbora-tarteak malgutu eta egokitu behar dira ikasleek garatuko dituzten jardueren eta atazen arabera. Baliabideekin gertatzen den bezala aldez aurretik espazioen eta denboren antolaketa diseinatuta eta finkatuta izatea, jardueren funtzionamendu egokirako lagundu egingo du, beti ere eragozpenak egon ahal direlako eta umeekin egonda eragozpenak egotearen probabilitatea areagotzen da.



    1. Baliabideak
Baliabideen antolaketa irakasle edo hezitzailearen ardura izango dira, aldez aurretik dena programatuta izatea gomendagarria izango litzateke, izan ere jarduera edo ekintza egin aurretik gerta liteke eragozpenak gertatzea eta horiek ahalik eta azkarren konpondu behar izana, horregatik azpimarratzen dugu, aldez aurretik ahalik eta gauza gehien prestatuta izatea jardueren funtzionamendu egokirako lagungarria izango delako.




    1. Aniztasunari arreta
Aniztasunari arreta eskaintzea hezkuntzaren funtsezko puntuetako bat da, eta horretan inplikatuta daude ikasteko eta irakasteko prozesuan parte hartzen duten aldagai guztiak. Horien artean daude unitate didaktikoak.
Atal honetan, aniztasunari erantzuna eman behar dioten adierazleak jasotzen dira, hala nola edukien zein horien egokitzapenaren tratamendua, edukien errefortzua edo sakontzea eta lan egiteko modu desberdinak errazten dituzten hainbat estrategia metodologiko, baita material osagarrien erabilera ere.
Adibidez materiala edo jarduera bera ikasle konkretu bateri egokitu behar izatekotan, hori aldez aurretik pentsatuko da, egoera estuak ekiditzeko eta denborarik ez galtzeko.







1.SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Ikasleen ideien elkartrukaketak. Etxean egindako galderak klasera ekarri eta besteekin elkarbanatu. Elikaduraren inguruan, kirol ohiturak…    
20-30 minutu talde txikitan. Ondorengo 15 minutuak talde handian partekatu informazioa.
Irakasleak umeei azaldu talde txikitan lan egin behar dutela eta zintzotasu-nez eta lehialtasu-
nez jokatu behar dutela.
Talde txikitan kokatuko dira. (4-5pertsoneko taldeak).
Arkatza, koadernoa eta etxetik bildutako informazioa.
Eguraldi txarra eginez gero gelan egingo da bestela, patioan.



2. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Teknologiaren inguruko bideoa eta hitzadia. Teknologiak gaur egun ahurretan duen eraginari buruzkoa izango da bideoa.  
20 minutuko bideoa eta ondoren denen artean hitz egin 15 minutuz.
Haurrek bideoa ikusi eta ondoren irakaslearen laguntzaz gustatu zaizkien ekintzak eta jarduerak komentatu.
Denak batera ikusiko dute bideoa.
Ordenagailua, proiektorea eta pantaila handi bat.
Ikasgelan egingo da 2.saioa.






Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=G5t4f3P8MK
3. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Elkarrizketa prestatu etxean egiteko aiton-amonei edo familiako kide nagusiei, bizilagunei…
Guk banatuko diegu ikasleei galdeketa.
35-40 minutu gutxi gora-behera
Irakasle eta ikasleen artea. klasean jorratutako gaiak aztertzea eta denon artean elkarrizketa gidoi bat prestatzea.
Denok batera egingo dute txostena
Papera eta boligrafoa galderak idazteko
Ikasgelan egingo da 3.saioa.




4. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Elkarrizketako emaitzak tartekatu taldekideekin eta ondorioak atera.
45minutu.
Etxean egindako lanak gelara ekarri eta taldekideekin alderatu. Talde bakoitzak bere ondorioak aterako ditu eta azkenik talde handian ondorio orokorrak aterako dira.
Talde txikitan 4-5 pertsonakoak eta ondoren talde handian.
Etxean egindako lanak eta kartulina handi bat azkenengo ondorio orokorrak bertan biltzeko. Margoak, guraizeak, errotulkiak...
Ikasgela eta eguraldi ona eginez gero eskolako patioan edo gimnasioan.






5. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Elikadura piramide bat prestatu eta aste bateko dieta egin. Honen inguruko informazioa beraien kabuz lortu beharko dute.
Goiz eta atsalde oso bat.
Irakasleak, ikaslek euren  elikadura ohituren inguruan hausnarketa bultzatuko du eta ondoren, talde txikietan piramidea eta dieta egingo dute.
Hau burutu ostean talde guztiak amankomunean jarriko dute.
Talde txikietan, lau - bost ikasleen taldetxoak.
Kartulina, pegamentua,errotulkiak,margoak,irudiak, artaziak…
Informazioa eskuratzeko liburuak, interneta...
Ikasgelan.


6. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Herriko azoka bisitatu eta erosketak egin merendola egiteko. Beraiek eramango dute dirua eta irakaslearen baimenarekin egingo dituzte erosketak.

Bi ordu.
Herriko azokara bisita egin, bazerritarrak saltzen dituzten produktuen azalpena egitea eta dieta prestatzeko erosketak egin merendola prestatzeko.
Denok elkarrekin.
Jarduera honetan, ez dago baliabide materialik. Erositako produktuak. Nahi dutena erosteko aukera izango dute.
Herriko enparantza.



7. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Talde bakoitzaren aurkezpena egin duten lanaren inguruan (elkarrizketa azaltzea, piramidea laburbiltzea eta dieta aurkeztea).
10minutuko aurkezpenak talde bakoitzak.
Talde bakoitzak egindako lana taldekideei partekatu eta aurkezpen bat egin.
Lanerako dauden taldeak egingo dituzte aurkezpenak.  
Talde bakoitzak prestatutako kartulina.
Ikasgelan egingo dira aurkezpenak.





8. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Lana amaitzeko “egun osasuntsua” izeneko saioa. Festa moduko bat.
Goiz oso bateko ekintza bat izango da.
Lehenik eta behin ginkana moduko bat prestatuko dugu ikasleentzat. Bertan herri kirolak jorratzea izango dugu helburutzat. Hauen artean, soka tira, txingak, saku lasterketa eta arto bilketa. Ondoren azokan erositako produktuekin merendola bat egingo dugu.
Ginkanarako taldetan banatuko dira eta ondoren merendola denak batera.
Talde bakoitzak ginkanarako probak prestatu et gero guztien artean merendola prestatu.
Eskolako patioan



Jardueren Sekuentziak

  1. SAIOA: Ezagutzen ditugu lehen zeuden ohiturak?
Ikasleei etxean landu behar dituzten galderak banatu eta osasunaren eta kirola egitearen ohiturak azaldu beharko dituzte. Horretarako galdera sorta banatuko dizkiegu. Galdeketa hori, teknologia berrien erabilpena, jaki osasuntsuen ezagupenak eta kirol ohituren ingurukoa izango da. Hasieran talde txikitan bakoitzaren ideiak eta etxean bildutako erantzunak azalduko dituzte. Ondoren adostasun batera iritsi eta gero, talde handian bilduko dira, talde bakoitzetik bozeramaile bat aukeratu beharko dute eta gainontzekoekin partekatu.

  1. SAIOA: Zinema saioa.
Bideo bat ikusiko dute, teknologia berrien inguruan hitz egiten duena. Bertan teknologiak zein eragin duen gaur egungo gizartean ageri da. Hau amaitutakoan irakasleak galderak egingo dizkie ikasleei eta denen artean komentutako dute. Irakasleak arbelean idatziko ditu bertatik ateratzen diren ideia nagusiak eta gustuko izan dutena aipatuko dute ikasleek.

  1. SAIOA: Elkarrizketak eginez ikasi.
Saio honetan, ikasgelan denen artean galdera sorta bat prestatuko dugu. Galdetegia, hiru zati nagusitan banaturik egongo da. Lehenengoa osasunaren ingurukoa, bigarrena, teknologien erabilpenari buruzkoa eta azkenik, hirugarrena, kirola egiteko ohiturei buruzkoa. Hau egin ondoren, ikasle bakoitzak galdera kopiatuko ditu ondoren etxean lantzeko eta hurrengo egunean dena bilduta izateko.




  1. SAIOA: Talde bilketa.
Etxean egindako elkarrizketa klasera ekarriko dute. Talde txikitan bilduko dira eta bakoitzak atera duena azalduko du banan banan. Irakaslea taldez talde joango da laguntza eskaintzen. Denak azaldu dutenean, bozeramaile batek edo arduradun batek dena bilduko du eta azpimarragarriena dena eta garrantzitsuena apuntatuko du. Ondoren, talde handian jarriko dira eta talde txikian ateratako bakoitza azaldu beharko dute eta ondorio orokorrak aterako dituzte arbelean irakaslearen laguntzaz.

    5. SAIOA: Dieta osasuntsua prestatzen.
Atal honen, helburua taldeka jarriz, aste bateko dieta osasuntsu bat prestatzea izango da. Lehenik eta behin, lehengo egunetan ateratako informazioa bergogoratuko dute eta ondoren taldeka jarriz talde bakoitzak bere piramidea osatuko du irakasleen laguntzaz. Ordenagailuak, liburutegiko aldizkariak… Erabili ahal izango dituzte hau burutzeko. Talde bakoitzak bere egiten duenean, kartulina batean marraztuko du taldearen lana eta ondoren klase guztiari azaldu beharko diote beraien lana.

6 . SAIOA:Herriko azoka bisitatu eta erosketak egin “merendola” osasuntsu bat egiteko.
jarduera honen helburua da ikasleek gure lurreko produktuak ezagutzea lekuko merkatu tradizionalaren ezaugarriak ezagutzen.Aldi berean erosketak egiten moldatu behar dira dirua ondo kontrolatzen.Bisita aurretik galdera-zerrendak prestatuko dituzte inguruko baserritarrei egiteko.Interesa eta jakiteko asmoa esnatzen: produktuaren jatorria, sasoia, ea ekologikoa den ala ez….Irakaslearen laguntzaz , antolatu behar dute aurrekontu bat gastatuko duten dirua jakiteko eta gero moldatzeko.Bisita egingo duten bitartean produktuak behatuko dituzte, baserritarren informazioa jaso eta ados jarriko dira  behar dituzten elikagaiak erosteko, noski, dieta osasuntsua izan behar dela ahaztu gabe. Azokan autonomiaz eta arduraz jokatuko dute erosketa egiteko orduan, gastua kontrolatu eta aurretik egindako aurrekontu batera egokituz.
Behin erosketa eginda, ikastetxera itzuliko dira elikagaik sailkatzeko: koipeak eta karbohidratoak, proteinak, bitaminak, mineralak, zuntza...Sailkapen hau egin ondoren prestatuko dute guztia merendola osasuntsua egiteko eta guztien artean elkarbanatzeko.

7. SAIOA:Talde bakoitzak egindako lanaren aurkezpena
Jarduera honen helburua da lan-kooperatiboa bultzatzea.Jarduera hau talde txikian hasiko da geroago talde -handian(ikasgela) partekatuko da.10minututan, talde bakoitzak bere lana antolatuko du aurkezpenerako, aurrez-aurretik prestatutako gidoia birpasatuko dute aurkezpenak hasteko prest egon dadin.Ondo neurtu behar dute aurkezpenerako daukaten denbora azalpen egokiak emateko, taldeko kide guztiek hitz egingo dute, txanda errespetatuz,bukaeran beste taldeetako ikasleen galderak erantzungo dituzte.Aurkezpena egingo duten bitartean autonomiaz eta arduraz jokatuko dute, guztien hitz egiteko txanda errespetatuz eta arretaz entzuten.


8. SAIOA:”Egun osasuntsua” ospatu eskolan.
Jarduera honen helburua da kirola, jolasa eta dieta osasungarria egitearen garrantziaz barneratzea osasuntsu bizitzeko eta obesitatea prebenitzeko.
Saioa hasteko egun horretako programa eta asmoa aurkeztuko dute (irakasleek).Segidan talde txikian elkartuko dira ginkana prestatzeko.Prestatuko duten bitartean konturatuko dira,ze inportante den kirola egitea, ondo pasatzeko, lagunekin gozatzeko etab.Hau kontuan hartuta,herri kirolak prestatuko dira, gure ohitura osasungarriak gogoratzeko eta lan-kooperatiboa bultzatzeko.Hasteko, sokatira, gero txingak, jarraituko dute saku lasterketa egiten eta amaitzeko arto bilketa. Ginkana amaitu ondoren, guztien artean materiala bildu eta gordeko dituzte. Eguna amaitzeko  azokan erositako produktuekin merendola egingo dute.



    1. Ebaluazio mota

Ebaluazioari dagokionez, egunero baloratuko dugun ekintza izango da. Hau da, egunero lana egin eta beraien etekina jasoko dute. Gure metodologia aktiboa denez, uste dugu egokia dela egunerokotasunarekin eramatea lana eta hori baloratzea. Beraz, guk ebaluazio irizpide hauek hartuko ditugu kontutan: lan bakoitza egiteko duten motibazioa, jarrera, lanak egunero egitea eta parte hartzea izango dira aspekturik nagusienak.

    1. Ebaluaziorako baliabideak

Dena hau aurrera eramateko, ebaluaziorako baliabide batzuk izan behar ditugu kontutan, hala nola, elkarrizketak, galderak eta motibazioa bilatzeko jokoak eta jolasak egingo ditugu gehienbat. Gure proposamen didaktikoa amaitutakoan, balorazio orokorra egin eta bertatik datuak eta aterako ditugu.










    1. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak

HELBURU DIDAKTIKOAK
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
EBALUAZIO ADIERAZLEAK
Taldeko lanak bultzatzea, besteen ideiak errespetatzea.
Komunikazioa lantzea beraien artean, ikasgelan, kalean, familian, lagunen artean…
Taldekideekin komunikatzen da.
Jarduera osasungarriak ezagutzea.
Guk banatutako fitxak eta entregableak landuta izatea eta ondo ulertzea.
Jakin behar diren ezagutzak ulertzen ditu.
Lehen zeuden ohiturak ezagutzea eta bertatik ondorioak ateratzea.
Etxean elkarrizketak eta galderak betetzea eta klasean lantzea.
Ondorioak ateratzeko gai da eta ezagutzak barneraturik dauzka.





  1. ERREFERENTZIAK

  • 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena, 29. Eta 30. Artikuluak eta bosgarren Xedapen Gehigarria.